Thursday, October 19, 2006

Lanak ebaluatzeko irizpideak

Lanak 3 puntuko balioa izango du azken notan. Horrela banatuko dira hiru puntu horiek.

1. Ereduena kalitatea: 1.
Aukeratutako ereduak denbora tarte zabal baten erakusketa dira. Horretaz aparte bere garaiaren isla dira, edo berezitasunaren bat adierazten dute. Teknika edo estrategia publzitario desberdinen adierazle dira.

2. Azalpen estetiko/artistiko/teknikoa: 0,5
Aurkeztutako ereduen deskribapen tekniko edo artistiko egokia.

3. Testuinguru historikoarekin harremana: 1.
Iragarki horiek beren garaiari buruz esaten dutena aztertu. Teknika publizitarioaren garapena antzeman.

4. Aurkezpena: 0,5
Gauzak argi eta modu egokian azaldu dituzue klasean. Ereduak guztientzat ikusgai jarri dituzue.

Wednesday, October 18, 2006

1. lana: dokumentazioa interneten

Pista batzuk, dokumentazio lana errazteko...

- Datu base akademikoak, AEBko publizitatearekin:


Emergence of Advertising in America

Ad Access

- Publizitate historikoa, salgai:

Adaholic

Adflip

- Nostalgiara dedikatutako orri batzuk:

Antique Advertising AEBtakoa, batez ere Lucky Strike

Te acuerdas Espainiako XX. mendeko publizitatea

Pereka Espainiako autoen publizitatea

- Eta errazena... Web korporatibo askotan publizitate historikoari dedikaturiko galeria bat egon daiteke, adibidez:

Nivea Espainiako zein nazioarteko ehun urtetako publizitatea

Martini

Freixenet

Bacardi